ERRESERBATU
JARDUERAK

Zer egin?

Ez zara aspertuko

Inguru honetan ia ezinezkoa da aspertzea. Era guztietako aukerak dituzu: kultura, gastronomia, kirola, baita lasaitasun hutsa ere. Mundu guztiarentzako eta gustu guztietarako aukerak…; hori bai, ez ahaztu maletan bainujantzia eta euritakoa sartzea!

01
Non jan

Zumaia etxetik 2 minutura dago, autoan. Kostaldeko herri txiki honetan 50 aukera baino gehiago dituzu une bakoitzean gehien interesatzen zaizuna jateko. Pizzeriak, haurrekin joateko, eta tokiko gastronomiako jatetxe onenak ere bai, bikotekidearekin ihesalditxoa egiteko.

Gure etxean ostatu hartu ondoren, zuen gustuen araberako aukerak gomendatuko dizkizuegu.

Egin klik “Ikusi jatetxeak” aukeran, eskaintza osoaren berri izateko.

02
Geoparkea

Euskal Kostaldeko Geoparkea Kantauri itsasoaren eta euskal mendien arteko lurralde txikia da, eta hainbat udalerri zeharkatzen ditu: Deba, Mutriku eta Zumaia. Babestutako eremua da, bere balio naturalarengatik.

Gure etxea Geoparkearen bihotzean dago, Zumaia eta Deba artean.

Euskal Kostaldeko Geoparkea Geoparkeen Europako eta  Munduko sarearen parte da 2010az geroztik. 2015eko azaroan, UNESCOren Geoparke izendatu zuten.

Oinez bisita dezakezu, edo itsasontziz bisita gidatua eginez.

03
Kirola

Zumaian kirol-jarduera ugari egin daitezke, bai uretan bai lehorrean.

Surfa, bodyboarda, SUPa, kayaka, piragua… Eta lehorrean, berriz, ibilaldiak oinez, BTTa, padela, tenisa, futbola, pilota eta abar ere egin ditzakezu.

Herrian badira hainbat eskola eta monitore, zuei laguntzeko.

Esan zer duzun gustuko, eta zer jarduera egin nahiko zenukeen, eta zuretzat eta zure familiarentzat egokiena aukeratzen lagunduko dizugu.

04
Talasoterapia

Itzurungo hondartzaren gainean, Zelai Talasoterapia hotela dago.

Hotel-spa honek talasoterapia-zentro bat du, eta tratamendu ugari eskaintzen ditu. Gainera, igerileku estali bat aurkituko duzu, eta bertan, itsasoko ura, beltxarga-lepoko dutxak, ur-zorrotadak, bainu turkiarrak eta hidromasaje-bainuontziak.

05
Museoak eta eraikinak

Zumaia herri txikia da, baina interes kultural handiko guneak ditu. Horien artean, Geoparkearen interpretazio-zentroa nabarmentzen da, gure natur ondare handia maite duen edonori gustatuko zaiona.

San Pedro parrokia, San Telmo ermita eta kofradia, Julio Beobide museoa, Kantauri itsas museoa eta Ignacio Zuloaga margolariaren Z kultura-espazioa dira gomendatzeko moduko bisita kulturaletako batzuk.

06
Hondartzak eta itsaslabarra

Zumaian bi hondartza dituzu:

Santiago

Gure herrian, Urola ibaiak bere urak Kantauri itsasora isurtzen dituen lekuan, Santiagoko Hareatza aurkituko duzu, kostaldeko Santiagoko bide zaharrean nahitaezko atseden-lekua.

Itzurun

Kantauri itsasora irekita, San Telmo ermitaren itzalpean eta inguruan geruza bertikal ikusgarriak dituela, hondartza honen harea ilunetatik Bizkaiko kostaldearen ikuspegi zabala dugu, Matxitxakoraino.

Zumaiatik gertu

Herriak eskaintzen dizunaz gain, gauza interesgarri gehiago ezagutzeko autoa hartu nahi baduzu, hona hemen bisitatu dezakezun guztiaren zertzelada bat: