ERRESERBATU
ENDAÑETA BERRI

Gure historia

Familiaren historia

Lurrari atxikitako jendea gara, baserrikoa eta mendikoa, eta maite ditugu bai natura eta bai mendiko bizitza.

Gure gelen istorioa estu lotuta dago Endañeta familiaren historiarekin. Deituraren eta leinuaren oihartzunak galdu egiten dira gure eskualdeko kronika gogoangarrienetan, eta XX. mendean haren ospea mundu osora zabaldu zen, Jose Manuel Agirre ‘Endañeta’ (1943) harri-jasotzaile eta «Espainiako gizon indartsuena» izandakoarekin.

01
Gure jatorria

Oso ingurune natural eta familiarrean hasi zen dena. Endañeta Zarra baserri zaharraren eraikuntza duela 300 urte hasi zen, etxeko jaunak hiru semeentzat baserri bana eraikitzea erabaki zuenean. Handik urte batzuetara, haietako batetik sortu zen Endañeta Berri.

02
Deitura indartsua

Jose Manuel Agirre Eizagirre harri-jasotzaile ospetsua (Endañeta) 1943ko urtarrilaren 10ean jaio zen, Endañeta Berri baserrian. Harri-jasotzaile gisa aparteko baldintza fisikoak zituen, garai guztietako espezialista onenaren maila berekoa edo goragokoa.

Endañeta Gipuzkoako kirolaririk onena izendatu zuten 1969an, 1972an eta 1973an, herri-kirolaren espezialitatean.

03
Gure etorkizuna

Hainbat hamarkadatan esnea ekoizteko lana eta ahalegina egin ondoren, 2015erako negozio-bide berriak bilatzea erabaki genuen. Horrela, familiaren baserria berritu eta Endañeta Berri nekazaritza-turismoari eman genion ongietorria.

Gaur egun, garai bateko esne-behien ordez haragi-behiak ditugu, eta hemen ikusiko dituzu, gure bazkalekuetan lasai ederrean, belarra jaten.

Endañetaren omenez

‘Endañeta’ harri-jasotzailea, baserriaren jabearen anaia eta Arantxaren koinatua, beti egon da familiaren gogoan eta etxean. Horregatik, baserria berreraiki zenean, haren omenezko harrizko plaka bat jarri zuten fatxadan. Gainera, Endañetak altxatzen zituen harriak ere aurkituko dituzu etxearen atzeko aldean.

Euskal estiloko etxe ederra

Gure etxearen diseinua bi isurkiko teilatua duen euskal arkitektura tradizionalean oinarrituta dago.

Udan freskoa, eta neguan beroa. Harri, zur eta granitozko material noblez eginda dago, eta erosotasun guztiak ditu zure egonaldia atsegina eta lasaia izan dadin.

Kaixo, Arantxa naiz, Endañeta Berri etxeko anfitrioia.

Etxe hau senarrarekin batera sortu nuen, baserriko bizitza erosotasun guztiekin zure eskura jartzeko ilusioz."

Umetatik, ezaguera dudanetik, ari naiz lanean. Esnea ekoizteko baserri batean jaio nintzen, eta goizetik gauera aritzen ginen han lanean. Jaiotzean galdu nuen ama, eta horrek umetatik erne ibiltzera behartu ninduen.

Neuk hazi behar izan nituen anai-arrebetako asko. Eskolan ez nuen denbora asko eman, baina bizitzari buruz asko ikasi nuen, etxerako nahiz kanporako lan eginez.

Getariako jatetxe-hotel batean egindako lanak nire bizitza markatu zuen. Han ikasi nuen gustukoa nuela jendearekin tratua izatea eta turistei harrera egitea.

Orain, neure proiektuarekin, lortu dut benetan gustukoa dudan horretan buru-belarri jardutea: etxean jendea hartzea eta haien etxean bezala sentiaraztea.

Orain, neure proiektuarekin, lortu dut benetan gustukoa dudan horretan buru-belarri jardutea: etxean jendea hartzea eta haien etxean bezala sentiaraztea.

QUÉ OPINAN

Nuestros huéspedes

Abeltzainak gara

Gure behiak aske bazkatzen dira etxe-inguruko zelaietan.

Libre ibiltzen dira udaberri eta udako hilabeteetan, ukuilura ia batere sartu gabe.

Ukuiluak eta gure behiak ikusi nahi badituzue, gustura erakutsiko dizkizuet, eta bestela, paseo txiki bat eman eta hor kanpoan ikusiko dituzue.