ESPERIENTZIA AHAZTEZINA GIPUZKOAKO KOSTALDEAN

Nekazaritza-turismoa

Endañeta Berri
Zumaia

Imajinatzen duzu zeure burua paradisu natural baten erdian esnatzen?

Bizi ezazu Urolako kostaldeko edertasuna

Zumaiako erdigunetik bi kilometrora, Endañeta Berri apartamentuek atsedena, paisaia, kultura eta aisialdia eskaintzen dizute, ingurune natural paregabean.

XVIII. mendeko baserri zahar baten aztarnen gainean eraikia da, eta gure geletan landa-giroaren xarma guztia aurkituko duzu, erosotasun handienarekin batera.

Gozatu gure instalazioen lasaitasunaz, eta baliatu leku pribilegiatuak bisitatzeko, hala nola Euskal Kostaldeko Geoparkea, bere bidezidor naturalekin eta hondartza zoragarriekin.

Baserriaren xarma, erosotasun guztiekin

Egonaldi lasai eta atsegina egiteko behar duzun guztia. Hartu atsedena, hartu arnasa, eta egon lasai, larre, behitegi, mendi eta itsaslabarrez inguratuta.
Flyschetik 2 km-ra
Pelikuletako eszenatoki bat zure etxe-txoko berriaren ondoan. Milaka urteko bilakaera geologikoaren ondoren, Zumaiako flyschak opari zoragarria eskaintzen dizu: ia 13 km haitz eta itsaslabar harrigarri. Etorri eta gozatu leku honen liluraz.

Nekazaritza-turismoa Gipuzkoan

Endañeta Berriko instalazioak baserri zahar baten zimenduen gainean eraiki dira, eta Gipuzkoako baserrietako kulturaren xarma gordetzen dute.
Kaixo! Arantxa naiz, eta poz-pozik hartuko zaitut etxean.

Hau izan da nire etxea, gure etxea, 1970ean ezkondu nintzenetik.

Baserriak ia 300 urte zituen nik ezagutu nuenean. Urte askoan, gure etxea eta lantokia izan zen; esne-behiak genituen, eta esnea saltzen genuen.

2015. urtean, senarrak eta biok baserria berritzea erabaki genuen, aurrera urrats bat egiteko. Orain, nire etxea zurea ere izatea nahi dut. Horretarako, maitasun osoz diseinatu ditut 6 apartamentu independente eta guztiz ekipatuak, zure etxean bezala senti zaitezen.

Zoriontsu egiten nau zu bezalako jendea ezagutzeak, zuen istorioak entzuteak, eta behar duzuen guztian lagundu ahal izateak.

Nire etxea zurea ere bada.

Nolakoak dira gure apartamentuak?
Endañeta Berrin 6 apartamentu aurkituko dituzu, horietako bat ezinduentzat egokitua: Gezarreta, Itturrei, Etarte , Mardu, Txinduka eta Oranda Behekoa. Erosoak, beroak eta intimoak dira, guztiak ere helburu batekin eginak: zuk atseden hartzea. Zergatik ez duzu zuk zeuk egiaztatzen? Izugarri gozatuko duzu baserri-giroko lasaitasunaz eta eraiki berri diren instalazioen erosotasunaz. Talde handientzat ere aukera. Hiru apartamentu edo gehiago batera kontratatzen badituzu (bat Gezarreta edo Itturrei, nahitaez), mahai bat presta dezakegu otorduak guztiok batera egin ahal izan ditzazuen. Mesedez, galdetu aldez aurretik.
ZER IRITZI DUTEN

Gure bezeroek

Tu casa en la costa vasca

Todos los servicios a tu disposición para que vivas esta experiencia con la comodidad de tu propia casa. Lavadora, lavavajillas, horno, lavadero, cocina completa, habitación doble, sofá cama y mucho más.

A 2 min de Zumaia

Una pequeña villa de 10.000 habitantes, dotada de todos los servicios y del encanto característico de la costa guipuzcoana.